Prentsa ohar honekin La Única Peñak Iruñeko jendarteari jakinarazi nahi dio gure egoitzan eraso sexista bat jazo zela pasa den 2017ko uztailaren 11n. Halaber, oharraren bitartez, erasoa jazo zenetik gaur arte eman diren urratsen berri eman nahi dugu.
Uztailaren 11 haren goizalde hartan, erasoa gertatu eta berehala, Peñan zeuden bazkideek Gora Iruñeak, Bortizkeria sexistaren aurkako emakumeen plataforma eta
Peñen Federazioarekin elkarlanean sorturiko erasoen aurkako protokoloa martxan jarri zuten. Honi esker, erasoa pairatu zuen emakumea maila pertsonalean eta legalean lagunduta, babestuta eta zainduta egon zen lehenengo unetik bertatik.
Hasierako urratsak eta emakumeak jarritako salaketaren ostean, epaibidea hasi zen eta, eraosturiko emakumean laguntzeko asmoz betiere eta lehen aipatutako kolektiboekin batera lan eginez, La Única Peñak, Batzarrean zabalik dagoen epaibidean akusazio partikular bezela bere burua aurkeztea erabaki zuen, aho batez. Epaileak eskaera onartu zuen.
Ekimen hau berritzaile dela jakitun gara. Elkarteak edota kolektiboak mota honetako epaibideetan akusazio partikular izatea ohikoa ez dela badakigu, baina berdintasunezko jendarte baten aldeko gure eguneroko jardunarekin koherentea dela deritzogu eta gaitz honen aurkako konpromiso handiagoak eta borroka molde berriak ireki behar direla uste dugu. Honetatik epaitegietako prozeduretan parte hartzearen beharra ondorioztatzen bada, guk halaxe eginen dugu eta, bidebatez, beste elkarte, txoko eta antzeko kolektiboek gauza bera egin dezaten animatu nahi ditugu.
Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurrean aldarri ozena osatzea lortu dugu guztion artean Aldarri hori neurri eraginkor bihurtzeko garaia da.
Eraso sexistek guztion oinarrizko eskubideak urratzen dituzte eta ez dugu gertatzen jarraitzea onartuko, ez “gure etxean” ez eta inongo beste tokitan. Horrexegatik, edozein motatako eraso sexista, homofobo, arrazista eta abar, errotik kentzeko gure esku dauden tresna guztiak erabili eginen ditugu eta besta aske eta parekideak lortuko ditugu. Bide batez, prebentzio eta kontzientzia hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Bizi izan dugunak hala erakutsi digu: eraso sexisten aurka espezifikoki zuzendurik dauden protokoloen diseinu, prestaketa eta martxan jartzea ezinbestekoa da berauei behar bez ala aurre egiteko.
Norabide honetan oraindik lanean hasi ez diren talde, elkarte, taberna eta abarrak aipatu protokoloak martxan jar ditzaten animatu nahi ditugu, hala nahi badute dagoeneko ildo honetan lanean gauden kolektiboekin elkarlanean.
Iruñea, 2018ko Otsailaren 18an
Koldobi Osta.
La Unica Peñaren Presidentea.
Cannot call API for app 591315618393932 on behalf of user 10223969635699500
Escrito por adminlaunica